Dōcō webguneko pribatutasun-politika - App

Baliozkoa: 31/05/2022
Azken aldaketa:
19/05/2023

dōcō aplikazioaren pribatutasun-politika.

 

Dokumentu honetan (aurrerantzean, “Pribatutasun-politika”), datu pertsonalak (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) tratatzeko zehaztapenak ezartzen dira. Tratamendu hori dōcō plataformara (aurrerantzean, “Plataforma”) sartzeagatik eta hura erabiltzeagatik egingo delarik, Plataformaren jabea Entidad Pública Empresarial Renfe-Operadora (aurrerantzean, “Renfe”).

Pribatutasun-politika honen ondorioetarako, dōcō-ra sartzeko, hura erabiltzeko eta bertan saltzeko Baldintzak eta Zehaztapenak dokumentuan (aurrerantzean, “Baldintzak”) definitutako zehaztapenak aplikatuko dira.

Kontuan izan Renfek anonimo bihurtutako informazioa edo datu estatistiko hutsak erabiliko dituela, eta horiek ez direla Datu Pertsonaltzat hartuko.

Plataformaren formulario ezberdinetan eskatzen diren Datu Pertsonalak, oro har, nahitaez eman behar dira (eskatzen den eremuan kontrakoa adierazten denean salbu), helburuak jakin batzuk betetzeko eskatzen ari baitira. Beraz, horiek ematen ez badira edo behar bezala ematen ez badira, ezin izango dira helburuak bete, Plataformaren edukia erakusten bada ere.

Mesedez, irakurri arretaz Pribatutasun-politika hau Plataformara sartu, erregistratu eta hura erabili aurretik.

  1. Datu Pertsonalen Tratamendua dōcō-ren aplikazio mugikorraren bidez

Mugikorrerako gure aplikazioaren bidez dōcō-ra sartzen zarenean, Pribatutasun Politika honetan datuak babesteko ezarritakoa aplikatuko da.

  1. Nor da tratamenduaren arduraduna?

Entidad Pública Empresarial Renfe-Operadora (en adelante, “Renfe”) da Plataformaren jardueraren esparruan sortzen diren datuen tratamenduaren arduraduna. Renfe enpresa-erakunde publiko espainiarra da; bere IFZ Q-2801659J da, eta helbidea Avenida de Pío XII, 110, 28036 Madrilen dauka.

Renferen harremanetarako datuak:

  • Gure datu-babeserako ordezkariaren helbide elektronikoa: DPD@renfe.es.

  1. Zer datu pertsonal tratatzen ditugu?

Plataforman sartzeagatik eta hura erabiltzeagatik, Datu Pertsonal hauek trata ditzakegu:

  • Identifikazio datuak

    Plataformaren oinarrizko funtzionamendurako beharrezkoak:

    • Izena
    • Lehen deitura
    • Bigarren deitura
    • Dokumentu-mota (NAN, pasaportea, AIT)

    Plataformaren funtzionamendurako aukerakoak:

    • Adina
    • Sexua
    • Nazionalitatea
    • Jaioteguna
    • Gidabaimena: Mota, iraungitze-data, zenbakia, euskarri-zenbakia*
    • Plataformara sartzeko eta bertan jarduteko identifikazio-kodeak edo - gakoak

      *Hala eskatzen duten Hirugarrenen Zerbitzuak kontratatu nahi dituzunean.

  • Harremanetarako eta komunikaziorako datuak:

    Plataformaren oinarrizko funtzionamendurako beharrezkoak:

    • Telefono mugikorra edo finkoa
    • Posta elektronikoa
    • Bizilekua (garraio-zerbitzuen hornitzailearen arabera)

    Plataformaren funtzionamendurako aukerakoak:

    • Bizilekua*. (gogoko helbideak – etxea, lana, etab. Konfiguragarria.)
    • Herrialdea
    • Iruzkinak/iritziak/kontsultak/erreklamazioak

      *Hirugarrenen Zerbitzu batzuk kontratatuz gero, nahitaezkoa izan daiteke.

  • Bankuko datuak:

    Plataformaren oinarrizko funtzionamendurako beharrezkoak:

    • Ordaintzeko txartelaren azken 4 digituak
    • Iraungitze-data
  • Nabigazio-Datuak:

    Plataformaren oinarrizko funtzionamendurako beharrezkoak:

    • IP helbidea
    • Domeinuaren izena
    • Beharrezko SDKk

    Plataformaren funtzionamendurako aukerakoak:

    • Gailuaren identifikatzaile bakarra
    • Gailuaren aztarna digitala*
    • Gailuaren kokapena*
    • Gainerako SDKk*

      *Zure gailu mugikorrean horrela konfiguratu duzunean.

  • Zerbitzu-hornitzaileek jakinarazten dizkiguten beste datu pertnonal-mota batzuk:

    Plataformaren oinarrizko funtzionamendurako beharrezkoak:

    • Bidaiaren xehetasunak

    Plataformaren funtzionamendurako aukerazkoak:

    • Bidaiaren lehentasunak*
    • Kokapena (denbora errealeko kokapena barne)*

      *Zure gailu mugikorrean horrela konfiguratu duzunean.

Gogoratu aplikazioaren funtzio edo zerbitzuren baterako sarbidea emateko zure datu pertsonalak eskatzen dizkizugunean eremu batzuk nahitaezkotzat markatuko direla, eskatzen duzun zerbitzua emateko edo funtziora sartzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak izango baitira.
 

  1. Nondik datoz zure datuak?

  • a) Zuk ematen dizkiguzunak: Plataformara bertan dauden zerbitzuetara sartzean eta horiek erabiltzean (erregistroa barne) ematen dizkiguzun Datu Pertsonalak dira.

  • b) Plataforman txertatutako SDK eta antzeko teknologien erabilerari buruz: informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu dōcō aplikazioaren SDK politika.

  • c) Hirugarrenek emandakoak: Hirugarrenek ematen dizkiguten Datu Pertsonalak, Plataformaren bidez eskuragarri dauden Hirugarrenen Zerbitzuetako bat kontratatzen baduzu (besteak beste, garraio- eta aisialdi-zerbitzuen hornitzaileak, etab.).

  • d) Sare sozialetatik: sare sozialek ematen dizkiguten Datu Pertsonalak dira, gurekin harremanetan jartzen zarenean sare sozial bakoitzaren Plataformako gure enpresa profilean.

Hirugarren pertsonen Datu Pertsonalak edozein helburutarako ematen badizkiguzu, bermatu egiten duzu aldez aurretik interesdunei informazioa eman diezula eta beren datuak Renferi jakinarazteko baimena jaso duzula. Adingabeen Datu Pertsonalak ematen badizkiguzu, horiek emateko legezko ahalmena duzula (adingabearen gaineko guraso-ahala edo tutoretza duzu) eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela bermatzen diguzu.

Renfek interesdun horien baimena egiaztatu ahal izango du, eduki komertzialik ez duen mezu elektroniko baten bidez. Mezu horretan, zuk bere izenean emandako baimena egiaztatzea eskatuko diogu.

Baldintza hauek betetzen ez badituzu eta erantzukizunak sortzen badira, ez-betetze horren ondorioen erantzule izango zara.

  1. Zein dira datu pertsonalak tratatzeko helburual eta lega-oinarrial?

Zure datu pertsonalak helburu hauekin tratatuko ditugu:

5.1.  Autentifikaziorako eta Plataformara sartzeko erabiltzailearen aurpegi-ezagutza: Aplikazioa erabiltzen hasteko, erabiltzaileak gaitu beharreko aukera.

Legitimatzen duen oinarria: Erabiltzailearen baimena.

5.2. Plataformaren eta haren zerbitzuen sarbidea eta erabilera kudeatu, administratu eta kontrolatzea.

Kudeaketa horretan sartzen dira:

a) Plataformarako sarbidea, erabilera, erregistroa, alta, baja eta Plataforman egiten duzun edozein interakzio kudeatzea.

b) Plataformarako sarbidea eta bertan eskuragarri dauden Hirugarrenen Zerbitzuen erabilera ahalbidetzeko bitartekaritza-zerbitzuak ematea, besteak beste: Erabiltzaile Erregistratuen eskaeren eta floten kokapenaren jarraipena egitea; planifikatzailearen funtzionamendua, erreserba-sistema, ordainketa-sistema, Erabiltzaileen bilketa/ibilgailuen erabilera egiaztatzea; kobrantzak, fakturazioa, ezeztapenak eta itzulketak kudeatzea; etab.

Oinarri legitimatzailea: kontratu-harremana edo kontratu aurreko neurriak formalizatu, gauzatu eta kontrolatzea.

5.3.Kudeaketa honen barruan sartzen dira kontsulta-zerbitzuak eta bezeroarentzako arreta eskaintzea, erabiltzailearen zerbitzuaren kalitatea bermatzeko jasotzen dugun edozein eskaera kudeatzeko, hala nola informazio-eskaerak eta Plataformaren erabilerarekin erlazionatutako gorabeherak eta kexak, zeinak hauen bidez egiten baitira:

 

a) webgunea

b) mugikorrerako aplikazioa

c) sare sozialak

d) telefonoz

Oinarri legitimatzailea: Renfek zerbitzuaren kalitatea bermatzeko duen interes legitimoa.

5.4.  Erreklamazioen kudeaketa: Plataformak zerbitzuak ematearekin erlazionatutakoak, baita Hirugarrenek emandako zerbitzuekin erlazionatutakoak ere. Zure kontsultak beste erabiltzaile batzuei lagun diezaieke, eta emandako zerbitzuak bermatzen ditugu.

Oinarri legitimatzailea: Interes publikoa.

5.5. Plataformaren kalitatea hobetzea eta plataformari eta haren zerbitzuei buruzko gogobetetze-inkesten formularioen kudeaketa.

Oinarri legitimatzailea: Renferen interes legitimoa zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

5.6. Agintaritzen informazio-eskakizunei erantzutea.

Oinarri legitimatzailea: Renferen legezko betebeharrak betetzea.

5.7. Jakinarazpen komertzialak, eskaintzak eta sustapenak bidaltzea: kontratatu dituzun produktuen antzekoak, bai orokorrak bai pertsonalizatuak, edozein bideren bidez, digitalak barne.

Oinarri legitimatzailea: Erabiltzailearen baimena.

5.8. Jakinarazpen komertzialak, eskaintzak eta sustapenak bidaltzea: Plataformarenak, bertako zerbitzuenak eta produktuenak eta Renfe taldeko enpresek, Hirugarren zerbitzu-hornitzaileek eta Plataformako beste Hirugarren batzuek merkaturatutako zerbitzuenak, bai orokorrak bai pertsonalizatuak, edozein bideren bidez, digitalak barne.

Oinarri legitimatzailea: erabiltzailearen baimena.

5.9. Plataformaren, bertako zerbitzuen eta produktuen eta Renfe taldeko enpresek, Hirugarren zerbitzu-hornitzaileek eta Plataformako beste kolaboratzaile batzuek merkaturatutako zerbitzuen Komunikazio komertzialak, eskaintzaketa promozioak bidaltzea, bai orokorrak bai pertsonalizatuak, edozein bideren bidez, digitalak barne.

Oinarri legitimatzailea: Erabiltzailearen baimena.

5.10. Zure datuak Renfe taldeko enpresei, hirugarren zerbitzu-hornitzaileei eta zerbitzua emateko plaformaren beste kolaboratzaile batzuei jakinaraztea.

Oinarri legitimatzailea: Erabiltzailearen baimena.

5.11. Nabigazio-datuen kudeaketa: cookieen bidez lortuak, bere lehentasunak aztertzeko eta gure produktu eta zerbitzuak hobetzeko.

Oinarri legitimatzailea: Erabiltzailearen baimena.

5.12. Erabiltzaileen segmentazioa egitea: Renfen, bezeroa zarela esperientziarik hoberena izatea nahi dugu; horretarako, zure bezero-profilera eta zure beharretara hobekien egokitzen den harreman pertsonalizatua izan nahi dugu. Hori lortzeko, bezero zaren aldetik zu identifikatzeko aukera ematen diguten datuak aztertzeaz gain, gurekin kontratatuta dituzun produktuak eta zerbitzuak eta Renfeko produktu, zerbitzu eta kanalen erabilerak aztertu behar ditugu. Halaber, estatistika- eta sailkapen-metodoak erabiliko ditugu zure profila behar bezala doitzeko. Azterketa horri esker, honako hauek erakutsiko dizkizugu: zure profilera egokitutako funtzionalitateak, produktuak eta zerbitzuak; Renferekin dituzun produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa; prezio merkeagoko eskaintza pertsonalizatuak.

      Oinarri legitimatzailea: Erabiltzailearen baimena.

5.13.  iOS eta Android-en sentsoreak erabiltzea, besteak beste, kamera, kanpoko liburutegia, kokapena, push jakinarazpenen bidalketa eta miaketa. Bakoitzak funtzio eta baimen ezberdinak ditu; 7. puntuan garatzen da hori sakonago.

Legitimatzen duen oinarria: Erabiltzailearen baimena aplikazioaren barruan esperientzia osoa eskaintzeko eta dōcō-k eskaintzen dituen zerbitzuez gozatzeko.

 

  1. Zer baimen eta baliabide eskatzen ditugu Plataforman?

Plataforma erabiltzen duzunean, litekeena da gailu mugikorreko datu edo baliabide jakin batzuk atzitzeko baimena eskatzea:

a) Kokapena: gailu mugikorraren kokapena atzitzeko baimena eskatuko dizugu bezeroa mapan kokatu eta kokapena hautatzeko, besteak beste, ibilbide-jatorri gisa ezartzeko, bidaietarako emaitza hobeak eskaintzeko, denbora errealean zehaztasunez gidatzeko eta, beharrezkoa balitz, beste ibilbide batzuk eskaintzeko.

b) Kamera: gailu mugikorraren kamera atzitzeko baimena eskatuko dizugu zure nortasun-agiria, eta, dagokionean, gidabaimena, egiaztatzeko. Baimen horren helburua da garraio-zerbitzuak erabiltzea.Gainera, plataformara aurpegi-azterketaren bidez sartzeko aukera izango duzu.

c) Kanpoko biltegiratzeko liburutegiak: gailu mugikorreko biltegiratze-liburutegia atzitzeko baimena eskatuko dizugu kontsulta edo gorabehera bat izapidetzean atxiki nahi dituzun irudiak edota dokumentuak hautatu ahal izateko.

d) Push jakinarazpenak: gailu mugikorreko jakinarazpenak atzitzeko baimena eskatuko dizugu bidaia-alertei buruzko jakinarazpenak edo marketin-jakinarazpenak bidaltzeko.

e) Miaketa: segimendua erabiltzeko baimena eskatuko dizugu bidaietarako emaitza hobeak eskaintzeko, denbora errealean zehaztasunez gidatzeko eta, beharrezkoa balitz, beste ibilbide batzuk eskaintzeko.

f) Mikrofonoa: mikrofonora sartzeko baimena eskatuko dizugu, bidean laguntzeko ahots-lokuzioaren funtzionalitatea gaitu nahi duzunean eta Siri-ren (Apple) lasterbideetara dōcō gehitu nahi duzunean.

 

  1. Zein hartzailerekin partekatuko dira zure datuak?

Zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte:

  • a) Renferi zerbitzuak hornitzen dizkioten hornitzaileek edo kolaboratzaileek: Plataformaren zerbitzuak kudeatzeko helburuarekin. Kasu horretan, Renferi zerbitzuak hornitzen dizkioten hornitzaileek edo kolaboratzaileek Datu Pertsonalak eskuratzen dituztenean, dagokion tratamendu-enkarguaren kontratuaren arabera egingo dute, aplikatu beharreko araudia betez.

  • b) Hirugarrenek: Hirugarrenen Zerbitzuak emateko behar diren Datu Pertsonalak bakarrik jakinaraziko ditugu, Pribatutasun-politika honen 9. puntuan adierazitako moduan eta irismenarekin. Baimena ematen badiguzu, Datu Pertsonalak 15.11 puntuan adierazitakoaren arabera jakinarazi ahal izango ditugu.

  • c) Zerbitzuen bitartekaritza digitalerako gaitutako hirugarren plataforma teknologikoek, zeinekin Renfek lankidetza-hitzarmenak dituen: Plataformako Zerbitzuak emateko behar diren Datu Pertsonalak bakarrik jakinaraziko ditugu. Baimena ematen badiguzu, Datu Pertsonalak aurreko 15.11 puntuan eta Politika honen 9. atalean adierazitakoaren arabera jakinarazi ahal izango ditugu.

  • d) Agintaritzek: behar-beharrezkoa den informazio zehatza eman diezaiekegu agintaritza publiko eskudunei, baita Epaile eta Auzitegiei ere, legeak hala eskatzen badu.

  1. Nola erabiltzen dira sare sozialak?

dōcō-n sare sozialak erabiliko dira saio-hasierako funtzioak errazteko. Kontuan hartu behar da funtzionalitate hori gaitzean, datu pertsonalak trukatu ahal izango direla dōcō-ren eta aukeratutako sare sozialeko zerbitzu-hornitzailearen artean. Eskura duzun funtzioa erabiltzea edo ez erabiltzea erabaki dezakezun osagarria da. Dōcō-k ematen duen erabilera zehazten da:

a) Saioa hasi zure kontu batekin Google, Facebook eta Apple-n. Zerbitzu-hornitzaile horiei dagoeneko eman dizkiezun datuak erabiliz saioa hasteko aukera emango da, hainbat erabiltzaile-izen eta pasahitz gogoratu beharrik ez izateko, gure zerbitzuetara erraz sartzeko eta datuak lotuta izateko. Edozein unetan hautatutako sare sozialetik deslotu ahal izango duzu dōcō-ren erabiltzaile-kontua. Komenigarria iruditzen zaigu jakinaraztea ez dela datu-transferentziarik egingo, saio-hasiera konfiguratzeko tratatutakoez gain. Google, Facebook edo Apple kontua erabiliz konektatzea erabakitzen baduzu, egin klik esteka hauetan, sare sozial horiek datuak nola tratatzen dituzten jakiteko: Google, Facebook eta Apple.

  1. Europar batasunetik kanpora transferituko dira datuak?

Renfek ez ditu Datu Pertsonalak nazioartean transferituko. Nolanahi ere, segurutzat jotzen ez diren beste herrialde batzuetara transferitu behar izanez gero, zure Datu Pertsonalak berme egokien bidez babestuko dira. Baliteke Europako Batzordeak onartutako datu-esportatzailearen eta -inportatzailearen arteko Kontratu Klausula Estandarrak sinatzea berme horiek ziurtatzeko.

  1. Zenbat denboran gordeko dira datuak?

Zure Datu Pertsonalak behar-beharrezkoa den denboran gordeko dira, jasotako helburuetarako tratamenduak egiteko, edo Datu Pertsonalak ezabatzea eskatzen duzun arte, edo, legez onargarria bada, tratamendu horien aurka zaudela adierazten duzun arte.

  1. Nola erabil ditzaket nire eskubideak?

Gutun bat bidal diezaiokezu: (i) Renferi, Politika honen idazpuruan adierazitako helbidera, nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen zenbakia adieraziz eta eskaera zehaztuz, edo; (ii) mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: DERECHOSPRIVACIDAD@docoapp.com. Zure nortasuna egiaztatzeko zalantzarik izanez gero, zure nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen zenbakia eska diezazukegu, honetarako:

  • a) Emandako baimenak ezeztatzeko.

  • b) Zure Datu Pertsonalak Renfek tratatzen dituen jakiteko berrespena lortzeko.

  • c) Zure Datu Pertsonalak eskuratzeko.

  • d) Datu okerrak edo osatu gabeak zuzentzeko.

  • e) Zure Datu Pertsonalen ezabaketa eskatzeko, besteak beste, datuak jaso ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.

  • f) Renfek egiten duen datuen tratamendua mugatzeko, Datu Pertsonalak babesteko araudian aurreikusitako baldintzaren bat betetzen denean.

  • g) Emandako Datu Pertsonalen eramangarritasuna eskatzeko, araudian aurreikusitako kasuetan.

  • h) Renfeko Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jartzeko.

Renfek eskubide horiei behar bezala erantzun ez diela uste baduzu, Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, DPD@renfe.es helbidean edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, www.aepd.es helbidean, edo posta helbide honetan: C/ Jorge Juan, 6, 28001 – Madril.

  1. Hirugarren zerbitzu-hornitzaileek datu pertsonalak tratatzea

Renfe Plataforman bitartekaritza-zerbitzuen hornitzailea da; beraz, Plataforman dauden Hirugarrenen Zerbitzuak kontratatzen dituzten Plataformako Erabiltzaile Erregistratuek zuzenean Hirugarrenekin kontratatuko dituzte. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi Baldintzak.

Erabiltzaileak hautatutako Hirugarrenen eta Plataformaren Zerbitzuak emateko, Renfek Erabiltzailearen Datu Pertsonalak jakinaraziko dizkie, Hirugarrenei eta/edo Renferekin lankidetza-hitzarmena duten garraio-zerbitzuen bitartekaritza digitalerako gaitutako Hirugarren plataforma teknologikoei (Hirugarrenen tratamenduaren arduradun direnak), baldin eta Erabiltzaile Erregistratuak hautatutako eta kontratatutako Zerbitzuak emateko beharrezkoak badira, eta soil-soilik Hirugarrenek Erabiltzaile Erregistratuari zerbitzuak eman ahal izateko helburuarekin, Hirugarrenen Baldintzak eta zehaztapenekin eta Baldintzekin bat etorriz. Datuen jakinarazpen hori beharrezkoa da Hirugarrenak Erabiltzaile Erregistratuei zerbitzua eman ahal izateko.

Hirugarrenak Renfek jakinarazitako Datu Pertsonalen tratamenduaren arduradunak izango dira, eta beren gain hartuko dituzte, beren arrisku eta erantzukizunpean, Datu Pertsonal horien gainean egiten diren tratamenduak, Hirugarrenaren Pribatutasun-politikaren mende daudenak.

Hirugarrenei buruzko informazio gehiago kontsultatu nahi izanez gero, sakatu hemen.

  1. Datu pertsonalen tratamendua dōcō-ren webgunearen bidez

Webgunea erabiliz dōcō-ra sartzen bazara, gure Política de Privacidad de la página web de dōcōn datuak babesteari buruz ezarritakoa aplikatuko da.

  1. Pribatutasun-Politikako aldaketak

Gure Pribatutasun-politikan eguneraketak egin daitezke, legezko aldaketa eta beharren ondorioz, baita gure zerbitzuak eta funtzionaltasunak eskaini eta emateko moduan sartutako hobekuntza eta aldaketen ondorioz ere. Horregatik, aldian behin gure Pribatutasun-politika bisitatzea eta irakurtzea gomendatzen dizugu, sartutako azken aldaketen berri izateko.

Aldaketa horiek emandako baimenarekin zerikusia badute, jakinarazpen independente eta bereizia bidaliko diogu, berriro baimena jasotzeko.

Irakurri bitartean gure Pribatutasun-politikari buruzko zalantzarik edo galderarik izan baduzu, edo zure Datu Pertsonalei buruzko eskubiderik erabili edo ekintzarik egin nahi baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: DERECHOSPRIVACIDAD@docoapp.com.