Iritsi da dōcō, nonahi eta nolanahi bidaiatzeko aplikazioa

dōcō
doco logo

Mundua asko aldatu da azken urteotan, eta gure ohiturak ere bai. Horietako bat mugitzeko modua da.  Nahi dugun pertsonengandik hurbil egoteko, lan egiteko, ondo pasatzeko, behar dugulako edo, besterik gabe, nahi dugulako. Geldigaitzak garelako mugitzen gara, eta batetik bestera ibiltzea gustuko dugu.  

Bazenekien Europako herrialdeen artean abiadura handiko sare handiena dugula? Gainera, autobia eta autobide kilometro gehien duen europar herrialdea gara. Mugikortasuna gure bizitzaren parte da, eta ez dugu geldirik egon nahi. Trena edo autobusa hartzen dugu denbora luzez ikusi ez ditugun senideak besarkatzeko. Bizikletaz edo motorrez edo mugitzen gara aire freskoa arnasteko eta gure inguruneaz gozatzeko. Eguna horrenbeste alaitzen digun pertsonarekin edozein ibilbide egiten dugu. Presaka gaudenean ere, bideaz gozatzea gustatzen zaigu, estresik eta nahasterik gabe. 

Azken finean, Espainian mugitzea gustuko dugu, baina, batez ere, estimutan ditugu bidaiaren xehetasunak. Hori dela eta, eta edozein lekutatik hurbil senti zaitezen, hemendik gutxira dōcō-rekin mugitu ahal izango zara. Gehiago ezagutzeko irrikan bazaude eta ezin baduzu itxaron, bitxikeria hauek kontatuko dizkizugu, dōcō-ri buruz gehiago jakin dezazun.

 

1.  Izena, geldirik badago ere, mugitu egiten da

doco 2

dōcō izena non (gaztelaniaz, dónde) eta nola (gaztelaniaz, cómo) hitzetatik dator. Hitz bakoitzaren lehenengo bi silaben arteko lotura da. Horregatik, logotipoak azentu-zeinuak mantentzen ditu, bere grafiari eta ekosistema grafikoari nortasuna emateko.

Izenak sinpletasuna adierazten du, eta logotipoak ere bai. Karaktereen zirkulartasuna du ezaugarri, eta forma geometriko sinpleekin eta tipografia pertsonalizatuarekin eraikirik da, dinamismoa nabarmentzeko. Ba al zatoz? 

 

2.  Zurekin mugituko gara 

doco 3

dōcō-n gure helburua da bidaiatzen duten pertsona guztiak nahi duten lekura iristea. Edozein modutan eta tokitan ere, gure zerbitzuak eta garraioak horien beharretara eta nahietara egokitzen ditugu. 

 

3. Bide berriak irekitzen dituen zerbitzua 

doco 4

Espainian sektorearen lankidetza publikoa eta pribatua sustatzea helburu duen lehen mugikortasun-zerbitzua gara. Garraio-mota ugari dugu, herrialdeko mugikortasun-aukera jasangarrienak eskaintzeko. 

 

4. Nahasterik gabe 

doco 5

dōcō-n guztiz gardenak gara. Horregatik, zerbitzu guztiak neutraltasun, berdintasun eta pertsona eta ingurumenarekiko errespetutik eskaintzen dira. Edozein gauzak ez du balio. Zuk eta gure planetak onena merezi duzue. 

 

5.  Beti urrunago iritsi nahi dugu 

doco 6

Mugikortasun esperientziarik onena bihurtzeko asmoa dugu, pertsona guztiek bideaz goza dezaten eta helmugara irits daitezen. Baina, iristea garrantzitsua bada, gozatzea ere garrantzitsua da.

 

dōcō-n lekuak eta pertsonak konektatzen ditugu, zoazen lekura zoazela, gure herrialdeko hiri eta herrixketatik oso gertu egon zaitezen. Trenez, taxiz, VTC ibilgailuz edo motorraz, zurekin goaz bidean, Espainia osoan zehar mugi zaitezen, nahasterik gabe.  

Orain, dōcō ezagutzen duzunez… Utz iezaguzu zu ezagutzen! Prest zaude gure herrialdeko edozein txokotara hurbiltzeko?