Treneko txartelak baino gehaigo: sentitu zaitez edozein tokitatik hurbil

Mugitzen zaituen guztia dōcō-n duzu. Eta zoazen tokira zoazela, hurbildu egingo zaitugu.

Irudia
vector 3
Irudia
doco  by renfe

dōcō ere Renfe da 

dōcō: app-a, non (casi) bilatzen dituzun garraio guztiak aurki ditzakezun, eta Renfe taldeak eskaintzen dizkizun segurtasun eta konfiantza guztiarekin! Zeren zain zaude probatzeko?

Hamaika arrazoi daude dōcō-n bidaiatzeko

Eguzkia aurpegian sentitu nahi duzulako, inor iristen ez den lekura iritsi nahi duzulako edo, besterik gabe, zure nahia delako. Ez duzu aitzakiarik behar dōcō-n mugitzeko, ondo pasatzeko gogoa baizik.

Irudia
“Planificando un viaje”, “viajar por España”, “ave Renfe”, “aplicación para organizar viajes”

Hiri eta herrietarako

Herrialde osoa konektatzeko mugitzen gara. Gure izateko helburuetako bat da: zauden tokian zaudela, pertsonak eta lekuak elkartzea, dena zugandik askoz hurbilago egon dadin.

Irudia
“Planificando un viaje”, “viajar por España”, “ave Renfe”, “aplicación para organizar viajes”

Pertsona guztientzako aplikazioa

Iritsi nahi duzun lekura iristeko eta bidaiaz gozatzeko lanean dihardugu, gure zerbitzuak eta garraioak zure beharretara eta lehentasunetara egokituz.

Irudia
“Planificando un viaje”, “viajar por España”, “ave Renfe”, “aplicación para organizar viajes”

Garraiobide anitza eta jasangarria sustatzen dugu

Garraio kolektiboa sustatzen dugularik, ahalik eta ibilbiderik jasangarriena eskainiko dizugu beti. Hala, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzen dugu.

Irudia
“Planificando un viaje”, “viajar por España”, “ave Renfe”, “aplicación para organizar viajes”

Teknologia zure pribatutasunaren zerbitzura

Zure datuak arduraz eta errespetuz erabiltzen ditugu, pribatutasuna bermatuz. Zure konfiantza da garrantzitsuena, eta, horregatik, gure herrialdean indarrean dagoen legeria betetzen dugu beti.

Erraz-erraza

Jakin nola funtzionatzen duen dōcō-k

Esan nora joan eta nola heldu nahi duzun, eta berehala esango dizugu zein den iristeko modurik onena. Jarri martxan dōcō-rekin.

Irudia
acerca de

Garraio-zerbitzuen hornitzailea zara?

Biderkatu zure bezeroak doco-ri esker.

Mugikortasunaren etorkizuna iraultzeko enpresen bila gabiltza.

Idatzi hona: partners@docoapp.com.

Irudia
vamos
about_us
home