APParen erabilerak
Mesedez, ziurtatu aplikazioen dendan eguneratzerik dagoen. Bestela, mesedez, bidal ezazu kontsulta bat laguntza atalean.
Oso erraza da. Ibilbide sinpleak egiteko, zure helmugara nola iritsi badakizunean, zugandik hurbil eta eskuragarri dauden garraioak erraz aukeratu eta erreserbatu ahal izango dituzu.
Bidaiak konplexuagoak edo distantzia handiagokoak badira, bilatzailea erabili eta bidaiaren jatorria, helmuga, data, ordua eta garraio-lehentasunak adierazi besterik ez duzu egin behar. Segundo gutxiren buruan, irizpide horiekin bat datozen ibilbideak erakutsiko dizkizugu. Horietariko bat hautatzen duzunean, hobekien datozkizun tarifa, garraio eta hornitzaileak aukeratu ahal izango dituzu. Ordaintzeko unean zure plangintza berrikusi ahal izango duzu, denbora, erreserbak eta txartelak une oro kontsultatzeko. Bidaiaren egunean, informazio guztia eskura izango duzu, urratsez urrats, zure helmugaraino ibilbide bakoitzean gidatzeko.
dōcō aplikazioa beste edozein aplikazio bezala deskargatu ahal duzu: Android-en kasuan Google Play Store-tik, eta iOs edo iPad OS baduzu, berriz, Apple-ren App Store-tik.
dōcō-k ez du kosturik, eta horren erabilera ez da sartu zirkuitu komertzialean. Erreserbatzen eta erabiltzen dituzun txartel edo garraioengatik bakarrik ordainduko duzu.
Aplikazioa gailuaren hizkuntzan erakutsiko da. Hizkuntza aldatzeko, gailuaren hizkuntza aldatu behar duzu.