faqs
current_trip

Bidaian zehar

Zure bidaiako garraiobideren batean gertatutako arazoren batek hurrengoren bat galtzea eragiten badu, zerbitzu horren hornitzailearen erantzukizuna da. Garraio-zerbitzuen eta bidaiarien arteko bitartekaria baino ez da dōcō.

Mugikortasun-hornitzaileak beren zerbitzuak betetzen direla bermatzeaz arduratuko dira, eta ez dute bere gain hartuko beste baten zerbitzuaren erantzukizunik.

Zure esku ez dauden ezeztapen, atzerapen eta gorabeheren kasuan, hornitzaile bakoitzak bere zehaztapen eta baldintzei jarraituz erantzungo dizu.

Konexioren bat galtzen baduzu, zure ibilbidea beste garraiobide batekin planifikatu ahal izango duzu. Planifikazio berri horren gastuak ez dira dōcō-ren kontura izango.

Zer garraiobidetan galdu duzun baldin badakizu, zuzenean haiekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, laguntzeko.

Webguneko laguntza atalean edo aplikazioan, gure arreta-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu. Hor konponbideren bat eskainiko dizute edo mugikortasun-hornitzailearekin harremanetan jarriko zaituzte. Pertsonen segurtasuna edo osasuna arriskuan jartzen duen istripuren bat gertatuz gero, osasun-langileekin edo tokiko agintaritzekin harremanetan jarri beharko duzu.

Bai, azkar ibili, oraindik garaiz zabiltzalako hurrengora iristeko... dōcō-n garraioak indibidualki erreserbatzen dira, ez taldeka.

Webgunearen edo aplikazioaren laguntza atalean, gure arreta-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu. Hor konponbideren bat eskainiko dizute edo mugikortasun-hornitzailearekin harremanetan jarriko zaituzte. 

Sentitzen dugu hori entzutea, lehenbailehen konpontzea espero dugu. Dagokion mugikortasun-enpresarekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Bidaian zehar bada, enpresarekin harremanetan jartzeko informazioa duzu. Bidaiaren ondoren baldin bada, gurekin hitz egin dezakezu hemen edo, nahiago baduzu, laguntza jasotzeko gurekin harremanetan jar zaitezke 91 901 90 50 edo 900 86 16 86 telefono-zenbakian.

Gidariarekin edo zerbitzua ematen duen konpainiarekin harremanetan jartzeko metodoren bat izango duzu une oro. Gidariak bidaia ezeztatzen badu, beste eskaera bat egin ahal izango duzu beste taxi- edo VTC-zerbitzu hornitzaile batekin.

Trafikoan gorabeherarik izanez gero, ordezko garraio bat kontratatu ahal izango duzu aplikazioan, horrelakorik behar baduzu. Mugikortasun-hornitzailearen baldintzen arabera, baliteke ondorengo ibilbideen ardurarik ez hartzea, trafiko-gorabeheraren bat izanez gero.

“Nire bidaiak" atalean dōcō-rekin egindako bidaia guztiak, ibilbideen xehetasunak, mugikortasun-enpresak eta garraio bakoitzaren fakturak kontsultatu ahal izango dituzu. Motorren eta patineteen erreserbak, pazientzia pixka bat izan behar duzu: erreserbari buruzko informazioa ordubeteren buruan eskuratu ahalko duzu.