dōcō webguneko pribatutasun-politika

Baliozkoa: 31/05/2022
Azken aldaketa:
09/06/2023

Dokumentu honetan, datu pertsonalen tratamendurako baldintzak ezartzen dira, zu dōcō plataformara sartzeagatik eta hura erabiltzeagatik, edozein modalitatetan (webgunea eta/edo aplikazio mugikorra). Gure webgunearen bidez dōcō-ra sartzen zarenean, Política de Privacidad de la página web de dōcōda aplikagarria; gure mugikorrerako aplikazioaren bidez sartzen bazara, ordea, Política de Privacidad de la App dōcō izango da aplikagarria.

dōcō webgunearen Pribatutasun-Politika

 

Dokumentu honetan (aurrerantzean, “Pribatutasun-politika”), datu pertsonalak (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) tratatzeko zehaztapenak ezartzen dira. Tratamendu hori dōcō plataformara (aurrerantzean, “Plataforma”) sartzeagatik eta hura erabiltzeagatik egingo delarik, Plataformaren jabea Entidad Pública Empresarial Renfe-Operadora (aurrerantzean, “Renfe”).

Pribatutasun-politika honen ondorioetarako, dōcō-ra sartzeko, hura erabiltzeko eta bertan saltzeko Baldintzak eta Zehaztapenak dokumentuan (aurrerantzean, “Baldintzak”) definitutako zehaztapenak aplikatuko dira.

Kontuan izan Renfek anonimo bihurtutako informazioa edo datu estatistiko hutsak erabiliko dituela, eta horiek ez direla Datu Pertsonaltzat hartuko.

Plataformaren formulario ezberdinetan eskatzen diren Datu Pertsonalak, oro har, nahitaez eman behar dira (eskatzen den eremuan kontrakoa adierazten denean salbu), helburuak jakin batzuk betetzeko eskatzen ari baitira. Beraz, horiek ematen ez badira edo behar bezala ematen ez badira, ezin izango dira helburuak bete, Plataformaren edukia erakusten bada ere.

Mesedez, irakurri arretaz Pribatutasun-politika hau Plataformara sartu, erregistratu eta hura erabili aurretik.

  1. Nor da tratamenduaren arduraduna?

Entidad Pública Empresarial Renfe-Operadora (en adelante, “Renfe”) da Plataformaren jardueraren esparruan sortzen diren datuen tratamenduaren arduraduna. Renfe enpresa-erakunde publiko espainiarra da; bere IFZ Q-2801659J da, eta helbidea Avenida de Pío XII, 110, 28036 Madrilen dauka.

Renferen harremanetarako datuak:

  • Gure datu-babeserako ordezkariaren helbide elektronikoa: DPD@renfe.es

  1. Zer datu pertsonal tratatzen ditugu?

Plataforman sartzeagatik eta hura erabiltzeagatik, Datu Pertsonal hauek trata ditzakegu:

  • Identifikazio datuak:

    • Izena
    • Lehen deitura
    • Bigarren deitura
    • Adina
    • Sexua
    • Dokumentu-mota (NAN, pasaportea, AIT)
    • Nazionalitatea
    • Jaioteguna
    • Gidabaimena: Mota, iraungitze-data, zenbakia, euskarri-zenbakia*
    • Plataformara sartzeko eta bertan jarduteko identifikazio-kodeak edo -gakoak

      *Hala eskatzen duten Hirugarrenen Zerbitzuak kontratatu nahi dituzunean.

  • Harremanetarako eta komunikaziorako datuak:

    • Bizilekua. (gogoko helbideak – etxea, lana, etab. Konfiguragarria.)
    • Herrialdea
    • Telefono mugikorra edo finkoa (berdin dio)
    • Helbide elektronikoa
    • Iruzkinak / iritziak / kontsultak / erreklamazioak
  • Bankuko datuak:

    • Ordaintzeko txartelaren azken 4 digituak
    • Iraungitze-data
  • Nabigazio-Datuak:

    • IP helbidea
    • Domeinuaren izena
    • Gailuaren identifikatzaile bakarra*
    • Nabigatzailearen eta/edo gailuaren aztarna digitala*
    • Nabigatzailearen eta/edo gailuaren kokapena*
    • Cookien IDak*

      *Zure nabigatzailean eta/edo gailuan horrela konfiguratu duzunean.

  • Zerbitzu-hornitzaileek jakinarazten dizkiguten beste datu pertnonal-mota batzuk:

    • Bidaiaren xehetasunak
    • Bidaiaren lehentasunak*
    • Kokapena (denbora errealeko kokapena barne)*
    • Geokokapena*

      *Zure nabigatzailean eta/edo gailuan horrela konfiguratu duzunean.

  1. Nondik datoz zure datuak?

  • a) Zuk ematen dizkiguzunak: Plataformara bertan dauden zerbitzuetara sartzean eta horiek erabiltzean (erregistroa barne) ematen dizkiguzun Datu Pertsonalak dira.

  • b) Plataforman txertatutako cookieetatik eta antzeko teknologien erabileratik: informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu dōcō webgunekocookie-politika.

  • c) Hirugarrenek emandakoak: Hirugarrenek ematen dizkiguten Datu Pertsonalak, Plataformaren bidez eskuragarri dauden Hirugarrenen Zerbitzuetako bat kontratatzen baduzu (besteak beste, garraio- eta aisialdi-zerbitzuen hornitzaileak, etab.).

  • d) Sare sozialetatik: sare sozialek ematen dizkiguten Datu Pertsonalak dira, gurekin harremanetan jartzen zarenean sare sozial bakoitzaren Plataformako gure enpresa profilean.

Hirugarren pertsonen Datu Pertsonalak edozein helburutarako ematen badizkiguzu, bermatu egiten duzu aldez aurretik interesdunei informazioa eman diezula eta beren datuak Renferi jakinarazteko baimena jaso duzula. Adingabeen Datu Pertsonalak ematen badizkiguzu, horiek emateko legezko ahalmena duzula (adingabearen gaineko guraso-ahala edo tutoretza duzu) eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela bermatzen diguzu.

Renfek interesdun horien baimena egiaztatu ahal izango du, eduki komertzialik ez duen mezu elektroniko baten bidez. Mezu horretan, zuk bere izenean emandako baimena egiaztatzea eskatuko diogu.

Baldintza hauek betetzen ez badituzu eta erantzukizunak sortzen badira, ez-betetze horren ondorioen erantzule izango zara.

  1. Zein dira datu pertsonalak tratatzeko helburual eta lega-oinarrial?

Zure Datu Pertsonalak helburu hauekin tratatuko ditugu:

4.1. Plataformaren eta haren zerbitzuen sarbidea eta erabilera kudeatu, administratu eta kontrolatzea.

Kudeaketa horretan sartzen dira:

a) Plataformarako sarbidea, erabilera, erregistroa, alta, baja eta Plataforman egiten duzun edozein interakzio kudeatzea.

b) Plataformarako sarbidea eta bertan eskuragarri dauden Hirugarrenen Zerbitzuen erabilera ahalbidetzeko bitartekaritza-zerbitzuak ematea, besteak beste: Erabiltzaile Erregistratuen eskaeren eta floten kokapenaren jarraipena egitea; planifikatzailearen funtzionamendua, erreserba-sistema, ordainketa-sistema, Erabiltzaileen bilketa/ibilgailuen erabilera egiaztatzea; kobrantzak, fakturazioa, ezeztapenak eta itzulketak kudeatzea; etab.

Oinarri legitimatzailea: kontratu-harremana edo kontratu aurreko neurriak formalizatu, gauzatu eta kontrolatzea.

4.2. Plataformako bezeroarentzako arretarako zerbitzuak kudeatzea: kudeaketa horren barruan sartzen dira jasotzen dugun edozein eskaera kudeatzeko kontsulta-zerbitzuak eta bezeroarentzako arreta-zerbitzuak eskaintzea. Kudeaketa honen barruan sartzen dira kontsulta-zerbitzuak eta bezeroarentzako arreta eskaintzea, erabiltzailearen zerbitzuaren kalitatea bermatzeko jasotzen dugun edozein eskaera kudeatzeko, hala nola informazio-eskaerak eta Plataformaren erabilerarekin erlazionatutako gorabeherak eta kexak, zeinak hauen bidez egiten baitira:

 

a) webgunea

b) mugikorrerako aplikazioa

c) sare sozialak

d) telefonoz

Oinarri legitimatzailea: Renfek zerbitzuaren kalitatea bermatzeko duen interes legitimoa.

4.3. Erreklamazioen kudeaketa: Plataformak zerbitzuak ematearekin erlazionatutakoak, baita Hirugarrenek emandako zerbitzuekin erlazionatutakoak ere, Zure kontsultak beste erabiltzaile batzuei lagun diezaieke, eta emandako zerbitzuak bermatzen ditugu.
 

Oinarri legitimatzailea: Interes publikoa.

4.4. Plataformaren kalitatea hobetzea eta plataformari eta haren zerbitzuei buruzko gogobetetze-inkesten formularioen kudeaketa.

Oinarri legitimatzailea: RENFEren interes legitimoa zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

4.5. Agintaritzen informazio-eskakizunei erantzutea.

Oinarri legitimatzailea: Renferen legezko betebeharrak betetzea.

4.6 Jakinarazpen komertzialak, eskaintzak eta sustapenak bidaltzea: kontratatu dituzun produktuen antzekoak, bai orokorrak bai pertsonalizatuak, edozein bideren bidez, digitalak barne.

Oinarri legitimatzailea: Erabiltzailearen baimena.

4.7. Jakinarazpen komertzialak, eskaintzak eta sustapenak bidaltzea: Plataformarenak, bertako zerbitzuenak eta produktuenak eta Renfe taldeko enpresek, Hirugarren zerbitzu-hornitzaileek eta Plataformako beste Hirugarren batzuek merkaturatutako zerbitzuenak, bai orokorrak bai pertsonalizatuak, edozein bideren bidez, digitalak barne.

Oinarri legitimatzailea: erabiltzailearen baimena.

4.8. Zerbitzua emateari buruzko jakinarazpenak bidaltzea: Plataformaren erabilerari buruzko jakinarazpenak bidaltzeko helburuarekin, baita kontratatzen dituzun Hirugarrenen Zerbitzuei buruzko jakinarazpenak ere, adibidez, gogorarazleak/eguneratzeak, etab.

Oinarri legitimatzailea: Renferen interes legitimoa.

4.9. Zure datuak Renfe taldeko enpresei, hirugarren zerbitzu-hornitzaileei eta zerbitzua emateko plaformaren beste kolaboratzaile batzuei jakinaraztea.

Oinarri legitimatzailea: erabiltzailearen baimena.

4.10. Nabigazio-datuen kudeaketa: cookieen bidez lortuak, bere lehentasunak aztertzeko eta gure produktu eta zerbitzuak hobetzeko.

Oinarri legitimatzailea: erabiltzailearen baimena.

4.11. Profilak eratzea: Renfen, bezeroa zarela esperientziarik hoberena izatea nahi dugu; horretarako, zure bezero-profilera eta zure beharretara hobekien egokitzen den harreman pertsonalizatua izan nahi dugu. Hori lortzeko, bezero zaren aldetik zu identifikatzeko aukera ematen diguten datuak aztertzeaz gain, gurekin kontratatuta dituzun produktuak eta zerbitzuak eta Renfeko produktu, zerbitzu eta kanalen erabilerak aztertu behar ditugu. Halaber, estatistika- eta sailkapen-metodoak erabiliko ditugu zure profila behar bezala doitzeko. Azterketa horri esker, honako hauek erakutsiko dizkizugu: zure profilera egokitutako funtzionalitateak, produktuak eta zerbitzuak; Renferekin dituzun produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa; prezio merkeagoko eskaintza pertsonalizatuak.

Oinarri legitimatzailea: erabiltzailearen baimena.

  1. Zein hartzailerekin partekatuko dira zure datuak?

Zure Datu Pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte:

  • a) Renferi zerbitzuak hornitzen dizkioten hornitzaileek edo kolaboratzaileek: Plataformaren zerbitzuak kudeatzeko helburuarekin. Kasu horretan, Renferi zerbitzuak hornitzen dizkioten hornitzaileek edo kolaboratzaileek Datu Pertsonalak eskuratzen dituztenean, dagokion tratamendu-enkarguaren kontratuaren arabera egingo dute, aplikatu beharreko araudia betez.

  • b) Hirugarrenek: Hirugarrenen Zerbitzuak emateko behar diren Datu Pertsonalak bakarrik jakinaraziko ditugu, Pribatutasun-politika honen 9. puntuan adierazitako moduan eta irismenarekin. Baimena ematen badiguzu, Datu Pertsonalak 4.10 puntuan adierazitakoaren arabera jakinarazi ahal izango ditugu.

  • c) Zerbitzuen bitartekaritza digitalerako gaitutako hirugarren plataforma teknologikoek, zeinekin Renfek lankidetza-hitzarmenak dituen: Plataformako Zerbitzuak emateko behar diren Datu Pertsonalak bakarrik jakinaraziko ditugu. Baimena ematen badiguzu, Datu Pertsonalak aurreko 4.10 puntuan eta Politika honen 9. atalean adierazitakoaren arabera jakinarazi ahal izango ditugu.

  • d) Agintaritzek: behar-beharrezkoa den informazio zehatza eman diezaiekegu agintaritza publiko eskudunei, baita Epaile eta Auzitegiei ere, legeak hala eskatzen badu.

  1. Europar batasunetik kanpora transferituko dira datuak?

Renfek ez ditu Datu Pertsonalak nazioartean transferituko. Nolanahi ere, segurutzat jotzen ez diren beste herrialde batzuetara transferitu behar izanez gero, zure Datu Pertsonalak berme egokien bidez babestuko dira. Baliteke Europako Batzordeak onartutako datu-esportatzailearen eta -inportatzailearen arteko Kontratu Klausula Estandarrak sinatzea berme horiek ziurtatzeko.

  1. Zenbat denboran gordeko dira datuak?

Zure Datu Pertsonalak behar-beharrezkoa den denboran gordeko dira, jasotako helburuetarako tratamenduak egiteko, edo Datu Pertsonalak ezabatzea eskatzen duzun arte, edo, legez onargarria bada, tratamendu horien aurka zaudela adierazten duzun arte.

  1. Nola erabil ditzaket nire eskubideak?

Gutun bat bidal diezaiokezu: (i) Renferi, Politika honen idazpuruan adierazitako helbidera, nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen zenbakia adieraziz eta eskaera zehaztuz, edo; (ii) mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: DERECHOSPRIVACIDAD@docoapp.com. Zure nortasuna egiaztatzeko zalantzarik izanez gero, zure nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen zenbakia eska diezazukegu, honetarako:

  • a) Emandako baimenak ezeztatzeko.

  • b) Zure Datu Pertsonalak Renfek tratatzen dituen jakiteko berrespena lortzeko.

  • c) Zure Datu Pertsonalak eskuratzeko.

  • d) Datu okerrak edo osatu gabeak zuzentzeko.

  • e) Zure Datu Pertsonalen ezabaketa eskatzeko, besteak beste, datuak jaso ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.

  • f) Renfek egiten duen datuen tratamendua mugatzeko, Datu Pertsonalak babesteko araudian aurreikusitako baldintzaren bat betetzen denean.

  • g) Emandako Datu Pertsonalen eramangarritasuna eskatzeko, araudian aurreikusitako kasuetan.

  • h) Renfeko Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jartzeko.

Renfek eskubide horiei behar bezala erantzun ez diela uste baduzu, Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, DPD@renfe.es helbidean edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, www.aepd.es helbidean, edo posta helbide honetan: C/ Jorge Juan, 6, 28001 – Madril.

  1. Hirugarren zerbitzu-hornitzaileek datu pertsonalak tratatzea

Renfe Plataforman bitartekaritza-zerbitzuen hornitzailea da; beraz, Plataforman dauden Hirugarrenen Zerbitzuak kontratatzen dituzten Plataformako Erabiltzaile Erregistratuek zuzenean Hirugarrenekin kontratatuko dituzte. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi Baldintzak.

Erabiltzaileak hautatutako Hirugarrenen eta Plataformaren Zerbitzuak emateko, Renfek Erabiltzailearen Datu Pertsonalak jakinaraziko dizkie, Hirugarrenei eta/edo Renferekin lankidetza-hitzarmena duten garraio-zerbitzuen bitartekaritza digitalerako gaitutako Hirugarren plataforma teknologikoei (Hirugarrenen tratamenduaren arduradun direnak), baldin eta Erabiltzaile Erregistratuak hautatutako eta kontratatutako Zerbitzuak emateko beharrezkoak badira, eta soil-soilik Hirugarrenek Erabiltzaile Erregistratuari zerbitzuak eman ahal izateko helburuarekin, Hirugarrenen Baldintzak eta zehaztapenekin eta Baldintzekin bat etorriz. Datuen jakinarazpen hori beharrezkoa da Hirugarrenak Erabiltzaile Erregistratuei zerbitzua eman ahal izateko.

Hirugarrenak Renfek jakinarazitako Datu Pertsonalen tratamenduaren arduradunak izango dira, eta beren gain hartuko dituzte, beren arrisku eta erantzukizunpean, Datu Pertsonal horien gainean egiten diren tratamenduak, Hirugarrenaren Pribatutasun-politikaren mende daudenak.

Hirugarrenei buruzko informazio gehiago kontsultatu nahi izanez gero, sakatu hemen.

  1. Datu pertsonalen tratamendua dōcō-ren aplikazio mugikorraren bidez

Mugikorrerako aplikazioa erabiliz dōcō-ra sartzen bazara, gure Política de Privacidad de la App de dōcōn datuak babesteari buruz ezarritakoa aplikatuko da.

  1. Pribatutasun-Politikako aldaketak

Gure Pribatutasun-politikan eguneraketak egin daitezke, legezko aldaketa eta beharren ondorioz, baita gure zerbitzuak eta funtzionaltasunak eskaini eta emateko moduan sartutako hobekuntza eta aldaketen ondorioz ere. Horregatik, aldian behin gure Pribatutasun-politika bisitatzea eta irakurtzea gomendatzen dizugu, sartutako azken aldaketen berri izateko.

Aldaketa horiek emandako baimenarekin zerikusia badute, jakinarazpen independente eta bereizia bidaliko diogu, berriro baimena jasotzeko.

Irakurri bitartean gure Pribatutasun-politikari buruzko zalantzarik edo galderarik izan baduzu, edo zure Datu Pertsonalei buruzko eskubiderik erabili edo ekintzarik egin nahi baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: DERECHOSPRIVACIDAD@docoapp.com.