Nire kontua
Norbait zure kontura sartu dela susmatzen baduzu, aldatu berehala dōcō-n sartzeko pasahitza, eta deitu arreta-zerbitzura, transakzio edo zure datu pertsonalen aldaketa oro ekiditeko.
Aplikazioa edozein adinetan erabil daiteke... Baina erregistratzeko gutxieneko adina bidaia bat erreserbatzeko eta erosteko adina, berriz, 16 urte.
Egiazta ezazu zure 'zabor-postaren' erretilua, eta erregistratzean emandako helbideak ez duela akatsik (adibidez, .com beharrean .es idatzi ote duzun, azenturen bat jarri duzun, edo letra baten bat faltan edo soberan dagoen). Batzuetan, zerbitzariek berandu jasotzen dituzte mezuak, arazo teknikoak direla eta. Mesedez, itxaron minutu batzuk berriro begiratu baino lehen, eta oraindik ez bada heldu, jarri gurekin harremanetan 91 901 90 50 edo 900 86 16 86 telefono-zenbakian.
Nahi duzunean zure datuak "Nire profila" atalean alda ditzakezu, helbide elektronikoa izan ezik; gaur-gaurkoz, hori ezin da aldatu.
dōcō konturik sortu gabe erabil dezakezu, bidaiei eta haien ibilbideei, garraio-konbinazioei eta prezioei buruzko informazioa kontsultatzeko. Kontu bat beharko duzu txartelak erreserbatu eta erosteko, baita gure abantaila esklusibo guztiez baliatzeko ere.
Ez. Ez ezazu dōcō kontua inoiz konpartitu. Gogoan izan bertan datu, dokumentu eta ordainketa-metodoak zehaztu dituzula, eta pertsonalak eta besterenezinak direla; beraz, ez utzi pertsona bati dagoeneko konektatuta dagoen kontu batera sartzen ibilbideak/tituluak eskuratzeko.
Kontuaren titularrak du kontuaren erabileraren gaineko erantzukizun osoa.
Zurekin bidaiatzeko gogoz gaude! Gure webgunean edo aplikazioan erabiltzaile-kontu bat sortu eta eskaintzen dizkizugun abantaila guztiez gozatzen has zaitezke. dōcō konturik gabe erabiltzen hasi bazara, aurrerago sortu ahal izango duzu, txartelak erosteko eta garraio-zerbitzuak kontratatzeko unean.
Hara, konpontzen saiatuko gara. Ziurta ezazu helbide elektronikoa behar bezala idazten ari zarela. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu “Ez dut pasahitza gogoratzen” aukeran eta jarraitu berreskuratzeko jarraibideei. Oraindik ezin baduzu sartu, mesedez, jarri harremanetan arreta-zerbitzuarekin.
dōcō-n erabat errespetatzen dugu zure datuen pribatutasuna. Horregatik, mugikortasun-hornitzaileekin soil-soilik ezinbesteko eta gutxieneko datuak partekatuko ditugu, haiekin bidaia bat erosten duzunean edo arazoren bat izanez gero erreklamazioa aurkezten duzunean.
Gure pribatutasun-politika hemen kontsulta dezakezu.
dōcō-ren abantailetako bat da mugikortasun-zerbitzu guztiak leku bakar batetik kudea ditzakezula. Horrela, zure profila komuna da guztientzat; beraz, ezin dugu hornitzaile jakin batekin aurretik egin duzun erregistroaz baliatu.